Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2013

Giving is the best communication

Mundua begiratzeko...


Bakoitzak bere lehiotik ikusten du mundua

Itzalpetik


Egun eguzkitsua dirudi gaurkoak. Paretako zikinkeri orban argituek ematen didate eguzkiaren berri.

Kolorez jositako izpiei arrotz zaie iluntasuna. Gela hutsalean bakardadea baino argitu ezin dutelako negar egiten dute; eta ni, ni ere malkotan itotzen naiz.

Eguzkiak iragana dakarkit gogora, zure oroitzapenak eta bizi ezin dudan orainaren ametsa. Hemen esna amesten baita. Horrek egiten ditu goibelak argiz jantzitako egunak, ene ametsen gatibutasunak.

Ihes egiteko asmoz bete dut barrote artea harriz, eguzki printzeengandik ihes egiteko. Ez dut orbanik ikusi nahi, ez ametsik egin nahi. Paretek arrakalak bezala, orbanak ez orbain sakonak ditudalako ene barnean, min ematen duten horietakoak.
Ezerezera Muxu bat,
itzalpetik

Kantuke
Argazkia: Sara de Diego