Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2015

Euskera



Hizkuntza baten menturan dena murritz gelditzen da egun,
hargatik bertze zonbaitño ere ahalaz ikas ditzagun;
bat edo bida ez laizke gaizki etor gurearen lagun,
bainan lehenik eta non nahi izan gaiten gu euskaldun.

Nihaurek ere nik konprenitzen ditut bi mintzaira arrotz,
mintzatu ere egiten ditut behartua naizen oroz;
horiek hola ni euskarari nago bihotzez ta gogoz,
ez ederraren gatik bakarrik, bainan gurea de1akotz.


Urte barri on

Ustekabean iragan zaigu
ustez urte dotorea,
honezkero dagoena guztion
oroimenean gordea.
Nahiz askotarikoa izan den
gure egunen kolorea,
lagunen irriak pizten du maiz
faltan dugun humorea.
Hargatik diet sinez desio
datorrena betor hobea.

Kantuke