2015 honetan …
Denbora luzea labur joan zait, eta igarotze azkar horretan
utzi zaitut gerorako. Geroa, orain, bihar, etzi edo batek daki noiz izan
daitekeen denbora horretarako utzi zaitut. Sakonki arnastea otutzen
zaidanerako, gogoeta egitea; pentsatzeari ez baitiot inoiz uzten, baina
hausnarketak etenaldia eskatzen du, bai edo bai.
Aurten baina, gutxitan pausatu naiz. Hain bizirik izan dut
aldartea, non ene buruari hitzetan adierazteko une tipiak ere kendu dizkiodan.
Hara eta hona, hona eta hara, galderak mila, pentsamenduak beste hainbeste,
baina gogoetak urriak, idazkiak lain.
Agian atzo eta gaur bizitakoak izanen dira biharko
inspirazio iturri, edo ez. Beharbada, bihar ez, etzi. Aldartearen arabera, eta
atzo eta etziko kezka berdinekin gaur eta bihar, itzuliko naiz gerora.
Hitzak ez baitaude inoiz sobera …
Kantuke