Goaz
Denborak eraman gaitu, gintuen, garamatza... Galdu eta aurkitzera, eta aurkitzean galtzera. Nahita eta nahigabe; isil edo ozen; irri edo negar. Baina zerbait bagara: ginenaren geroa gara. Ezer eta guztia. Nork begiratuaren arabera, hura ikusi. Ilunetan begiak zabaltzean edo argitasunean ixtean. Dena beltz, barnean mila irudi. Errepikaezin, ezabaezin. Diraute. Gure antzera. Denborarekin gora, behera...beti aurrera; erlojuarekin batera.
Garaia delako, delako ordua. Besarkatuz besarkadak agurtzeko; edo besarkatu gabe. Denbora badoalako. Gero artean. Bitartean ahantziz gogoratuko dugu ahazten hari garela, edo oroitzen. Memoria ez dugulako galduko, agian gogoa. Gogoratzekoa. Baina inoiz denbora. Garamatzalako.
Bizi garen artean, goza dezagun.
Kantuke