Gerorik balu
Zoragarria, besterik ez. Halakoa izango zen azken eguna. Inoiz iristen ez zen eguna, musukoak ahaztuko genituen eguna, lagunekin batuko ginen hura, familia osoa elkartuko zen eguna, mugak zabalduko ziren hura, besarkatuko ginen eguna, elkarri musu emango genion eguna, juergan aterako ginen hura… Dena bere horretara bueltatuko zen eguna.
Horrela imajinatzen genuen egunero, orduero, ia minutuero amesten genuen eguna. Baina egunak joan egunak etorri bidean besarkatu gabe joan zitzaizkigun asko. Joan zitzaizkigun minutuak, orduak eta egunak, eta azken musurik gabe aitona-amonak eta neba-arrebak, joan zitzaizkigun lagunak. Nahiz eta heldu azken eguna, inoiz ez zen itzuliko joan zitzaiguna.
.Kontuke
Hitz erdiko kontaketak lehiaketa.