Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2022

Ez banitu?

Egunerokoan ihes egiten digute maiz. Nahiz eta gu bagaren aitortzekoak, batzuetan errutina barneko bihurtzen ditugu. 

Eta errutinak badauka ohikotzat hartuz apartekoa irensteko arriskua. Baditudalako faltan botatzen ez ditudan horiek:

  Besarkada bat esnatzean,
  musuak agurtzean, 
  begirada konplize bat, 
  laztan hitzak eta laztanik gozoenak, 
  laudorioak, 
  irri bat, zatoz hona, etzan nirekin, 
  maite zaitut, 
  zu gertu sentitzea 
  gu gertu sentitzea
  eta gertu gaudela adieraztea. 

Baina, ez banitu? 

"Aitor iezaiozu, aitor iezaiozu. Inoiz ez da gehiegi aitortzen". 

. Kontuke
  

Noraeza(k)

Espero ez dugunean ere galdetuko digu bizitzak zertan ote gabiltzan. 

Eta zalantza egingo dugu. 

Gure bidea ausazkoa bailitzan. 

Eta gure jomuga zein den galdetuko baligu?


.Kontuke