Ez banitu?
Egunerokoan ihes egiten digute maiz. Nahiz eta gu bagaren aitortzekoak, batzuetan errutina barneko bihurtzen ditugu.
Eta errutinak badauka ohikotzat hartuz apartekoa irensteko arriskua. Baditudalako faltan botatzen ez ditudan horiek:
Besarkada bat esnatzean,
musuak agurtzean,
begirada konplize bat,
laztan hitzak eta laztanik gozoenak,
laudorioak,
irri bat, zatoz hona, etzan nirekin,
maite zaitut,
zu gertu sentitzea
gu gertu sentitzea
eta gertu gaudela adieraztea.
Baina, ez banitu?
"Aitor iezaiozu, aitor iezaiozu. Inoiz ez da gehiegi aitortzen".
. Kontuke