Zirkua

Txiribueltak ematen zituen trapezista bat. Beti suspentsioan. Kulunka, batetik bestera; bizitza bere aktuazio horietako bat bailitzan. Saretik beherago jauzi ezin daitekeenaren beldur ezarekin.

Gaurkoan akrobata bihurtu zaigu, eta soka estuan oreka mantentzea da bere erronka. Hemen ez dago sare laguntzailerik, ez dago babestuko zaituenik.

Oin puntetan pasatzen da oraina, zaratarik ez egiteko asmoarekin edo. Inori ezustekorik eman nahi ez balio bezala. Ezin du gehiegi pentsatu ez aurrera eta ez atzera gelditu nahi ez duen akrobatak.

Oin puntetan ezkutatzen dira negarrak, erdizkako irribarreen artean. Sokaren ibilbide arteza da pentsamendu kurbatuen bidea.

Kantuke

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat