Udazkenaren negarrei irribarre bat

Udazkenaren lehen negarrak beirazko argi zirrikituaren kontra jotzen entzun nituenean malkoei begira gelditu nintzen.

Ur gaziz beteriko hodeiak bata bestearen atzetik zihoazen korrika. Mendi tontorrak ostenduz, zeru urdina estaliz; baina askorik ilundu gabe, eguzkia ez dagoelako itzaltzerik. Bizkarra ematen diogunean baino ez da desagertzen, itzalak sortuz edo ilargiari lekua utziz.

Udazken negartiak larre horiak orlegiz margotu zituela ere konturatu nintzen, nahiz eta zenbait zuhaitz larrugorritu. Eta basatzak bisitatzen zituen uretan itotako lur zatiak.

Guztiaren gainetik, aldiz, irribar txikien katiuskak ikusten ziren putzuetan saltoka, edozein negar malkori esanez dagoeneko ur nahikoa zegoela. Bustitzen garenean sikatzeko aukera dugula, eta ardurak euri tantak bezain ugariak direnez ez dagoela gehiagoren beharrik.

Jantzi katiuskak eta egin salto!
Kantuke


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak