Katamalo- Betazalak erauztean



Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean

Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik

Amak ez daki nor zaren ez zarenean
are gutxiago ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean

Zuri begira daude esamesak
zutaz mintzo dira begiradak
zu izateko suizidatu dira
nortasun agiriak

Baina horrek guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorik ez badago

Soilik begiak itxitakoan
itzultzen zara zeugana
betazalak erauztean

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat