Kantuak memorian
Oroitzapen soil baten indarra, urrunekoa hurbil ikusteko aukera, oroimenaren irudiek dakarten malkoz jositako gaua.
Begiak itxita ezin omen da negarrik egin. Loaren beroak lurruntzen ohi ditu malkoak; inoiz ere ez, ordea, memoria.
Geroak atzean utzitako oraina, oraina izan zen geroa, gaur iragan modura datorkizu gogora. Kanpoan haizea badabil ere, bertan diraute irudiek, prosarik gabeak, baina doinuz beteriko irudiak.

Kantuen mila doinuak, momentu bakoitzak kantu bat duela sinestu nuelako, sinestarazi zenidalako. Kantu bakoitzak esanahi bat duela diot nik, hitzez esan ezin dena, berbaldi batean isildutakoa; nahi duenak, ahal duenak ulertuko duena. Agian mila kantuetatik kanpo ditudan hitz lauak ezagutzen dituenak, zituenak.
Ez negarrik egin, joan zaitez lasai, ikusiko gara, egunero, gertu, nahi beste aldiz, memoriaren oroitzapen bakoitzean.
Baldin banago, ez ahaztu, egin irribarre eta izan zoriontsu.
Kantuke
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina