Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2013

Hutsa




Udazkenak ekarri duen errutinaren monotonian.
Hotza erraietatik sartzen den gau parteetan.
Kafe hondar eta tabako usainarekin elkar banatutako arrats beheretan.
Zu alboan ez zaitudanean.

Esku hotzak, sudurra hotz, barren beroa.

  Ilargiak izarrak piztu eta Eguzkia itzaltzean.
Urrun zauden egun labur- luzeetan.
Etxean berotasuna bilatzera bultzatzen nauten momentu apalgarrietan.
Zutaz gogoratzen naizen bakoitzean.

Isiltasunean hitzak falta zaizkit hutsak betetzeko.


Kantuke

Atsegin dut leiho ondoan esertzea: alboko
eskolako neska-mutiko talde bat sokasaltoan dabil.


Zahartzen gara, denborak aurrera egiten duelako; 
denborak aurrera egiten du, lurra biraka dabilelako.
Jauzi egiten dugun bakoitzean
lurraren jirari ihes egiten diogu pixka bat;
horrela sortu ziren dantzak eta haurren jolasak.




Kartapazioko poemak 
Igerasoro