Atsegin dut leiho ondoan esertzea: alboko
eskolako neska-mutiko talde bat sokasaltoan dabil.
Zahartzen gara, denborak aurrera egiten duelako;
denborak aurrera egiten du, lurra biraka dabilelako.
Jauzi egiten dugun bakoitzean
lurraren jirari ihes egiten diogu pixka bat;
horrela sortu ziren dantzak eta haurren jolasak.
Kartapazioko poemak
Igerasoro
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina