Xalbador


                 
"[...] Edo jendearen haserrea eta txistuak txalo bihurtarazi zituen hura? Zer dela eta ardaila eta istilu hura Anoetako frontoian? Batetik, Xalbadorren euskara arrotz samarra eta ulertzeko hemengoena baino zailagoa gertatzen zen; bestetik, Lazkao-Txikiren aldeko jende asko etorri zen, batez ere  Goierritik. Txapelaren bila Uztapiderekin neurtzeko epaimahaiak Xalbador aukeratu zuenean sortu zen iskanbila. Edozer gerta zitekeen une larri hartan. Bertsolariak erabat zapuzturik etxera alde egin zezakeen edo beroturik sekulakoak esaten hasi. Baina Xalbadorren apaltasunak eta sentiberatasunak jendea isiltzea eta txaloka hastea lortu zuen."
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustura nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez nik, ...
"Jendearen txaloek bertsoa ezin bukaturik utzi zuten Xalbador. Txaloak isildu zirenean amaitu ahal izan zuen bere bertsoa, negar malkotan."

zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik,
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet orainik!
"[...]Uztapidek jantzi zuen txapela, naiz eta Xalbadorrek irabazi bertsozaleen bihotza betiko."

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat