Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

En un acto de cobardía...


Dejamos de mirarnos


It's been long time

It's been long time since...
It's been long time since I...
It's been long time since you...
It's been long time since we...
It's been long time without...
Whatever.
But it's been long time.

Eta gero? Eta orain?

Hutsune bat da. Beltza. Iluna, gaua ilberrian  bezain. Ezerezez betea. Hutsez. Ez denaz eta ez dakigunaz. Jakin nahiak jaten gaitu artean. Orainean eta soilik orainean bizitzeko falta zaigun abilezia horrek. Bitartean otutzen zaigu ihes egitea. Urrun. Beste orain bat hasteko. Dugunaren etorkizunaren beldur. Baina ezjakintasun horrek lotzen gaitu nonbait.

Bekatuak

- Orduan zergatik ez didazu erantzuten?
- Ez dudalako zure jolasean erori nahi.
- Zer jolas?
- Zure galderei erantzutea.
- Bekatua da maite zaituen arima galdu bati ez erantzutea...
- Are bekatu handiagoa da erantzuten hastea...
- Hori ez da bekatua!
- Ez? Eta zer da, ba, orduan bekatua?
- Maitatua izan gabe maitatzea...
- Are bekatu handiagoa da, maitatu gabe maita zaitzaten uztea...
- ...
- Hurren arte!
- ...
- Agur!


Bekatuak_ Ana Urkiza

Nire nia



2016ko abenduak 27

Zer? Berriz ere kontu berdinarekin? Ez dakit zenbat aldiz errepikatu behar zaizkizun gauzak. Beharbada ez naiz bakarra izango, agian guztiak zarete berdinak. Gizakiak esan nahi dut; aldrebesak. Beti borobilak ez duen ertzaren bila, bira eta bira. Gero, noski, zorabiatuta bukatzen duzue, eta orduan datoz negarrak. Hau dela, bestea dela. Bukatu delako, edo ez delako hasi. Hasi delako, edo ez delako bukatu. Etorri delako, edo ez delako joan. Joan delako, edo ez delako etorri. Esan dizulako, edo ez delako isildu. Isildu delako, edo ez dizulako esan. Galdu duzulako, edo ez duzulako aurkitu. Aurkitu duzulako, edo ez duzulako galdu.

Hori da azkenean lortzen duzuna: galtzea. Denbora, zentzua, dignitatea, irrifarra, poza... Eta neu atzetik, zeure burua fikziozko depresioetatik eraberritzen saiatzen. Fikziozko munduak eraikitzen baitituzu zure pentsamenduen sakonean jausten zarenean. Orduan ez dakit entzuten ez didazun edo entzun nahi ez didazun. Altuago hitz egin ahalko banu... Beno, finean berdin-berdin isilarazko ninduzun zure irudikeriekin. Zoriontasunari beldurra diozula ematen du eta... Ez dut ulertzen, gero beti baitzaude zoriontsu izan nahiean.  Ardurarik ez duzunean, aldiz, zerorrek bilatzen dituzu. Ardurak edo... Auskalo nola izenda litezke buruan bueltaka dituzun mila eta bat txorakeriak.

Bai motel. Txorakeriak. Zorakeriak. Zoroa ematen baituzu noizbehinka. Normal. Hainbeste bira. Esan dizut zentzua ere galtzen duzula. Gaur ez dizula idatzi? Tira... Lanpetuta ibiliko da. Edo zergaitik ez duzu onartzen? Beharbada gaur ez du hitz egin nahi. Agian bihar bai. Zer? Zuk ez dituzu horrelakoak egiten ala? Une bakoitzean bakoitzak nahi duena egiteko askatasuna aldarrikatzen zenuen ba atzo, eta gaur idatzi ez dizula eta arduratuta. Argituko ete zara inoiz...? Gainera, zer arraio? beste hainbeste lagun badituzu, nork eta berak hitz egitea nahi? Egiezu kasu pixka bat besteei eta ikusiko duzu nola ahazten zaizun lelokeria hau. Eta bestela, hartu telefonoa eta idatziozu zuk, hainbeste buruhauste... Jendeak arazo larriak ditu eh. Zu, ostera, umekeriekin gora eta behera.

Aizu! Ez, ez, ez! Baina ez zaitez orain negarrez hasi maitea. Lasai. Hartu arnasa. Esan dizut ba ez dela hainbesterako. Indartsua zara eta... Ez dizut ba esan zure irudikeriak direla guztiak. Lasaitu eta hausnartu. Zer dago txarrik guzti honetan? Ez bada eta ezer gertatu... Ez itzazu gertakariak aurrez sufritu, litlekeena da ez gertatzea aurreikusi gisa. Badakit bai ezinezkoa zaizula ezertan ez pentsatzea. Hutsa. Baina, ez dakit, pentsa zenezake beste zerbait, baikorragoa. Ez dakit, beharbada hasi zintezke zure burua maitatzen pixka bat. Bai esango didazu ez dituzula halakoak sinesten, baina frogatu duzu zuk zeuk: zenbat eta baikorragoa orduan eta hobe doakizu. Ba omen du zer ikusi pixka bat buruak...

Bai badakit, hormonek ere bai. Ba, hilerokoa datorrela bai. Nik ere nabaritu dut, nola ez... Ez nau altxatzen usten eta, hala zaude zu, negar batean ohean botata. Baina aizu, aitzakiarik ez dugu behar eh. Gaitz larriagoak ere badaude. Zu hori baino gogorragoa zara. Ez dizu ba horrek irabaziko. Atzo dena zen zoragarria. Ez dut uste ezer aldatu denik zure ikuspegia baino. Gogoa berpiztu behar duzu. Agian has zintezke ohetik altxatuz eta dutxa bat hartuz. Beti dago ondo garbitzea. Zikinkeriak, zorakeriak... garbitzeko. Jantzi eroso, ondo sentiarazten zaituen zerbait. Hori ez duzula gaur gogoko ba bestea, horrekin gaur ez zaudela gustora ba bestea, eta orraztu. Begiratu zaitez ispiluan. Baina lelokeria gabe eh. Esan nahi dut. Beti bezain lirain zaude gaur, beti bezain polit. Egin irribarre txiki bat eta sikatu negar arrasto horiek. Etxean ez da ezer berririk gertatuko. Kalean daude lagunak, barreak, bizipenak, aukerak.

Ez  baduzu zuk zure burua maite, nork baina maiteko zaitu? Nik maite zaitut. Beharbada ez da beti nabari. Zirikatzen zaitudanean, esaterako. Baina zure onez da, indar gehiagoz erantzun zaidazun. Arrazoirik ez dudala eta zu hobea zarela. Diodana  ez dela egia eta isiltzeko. Baietz benetan ziur zaudela zure buruaz. Eta hala da bai, ziur zaude nahiz eta ziurtasunez ez dakizun. Horretarako nago ni, gogorarazteko. Baina, hara, behin eta berriz kontu berdinarekin zatozenean kosta egiten zait astuna zarela ez aitortzea. Nahiz eta gero nire indar guztiak zure irribarrea lortzean jarriko ditudan. Eta eskerrak beti lortu izan dudan. Hala izaten jarrai bedi.

Nik maite zaitut. Zu maite zaitez.
Nire nia.


Kantuke

Pankartak

Ostiralero biltzen dira pankartadunak, plazan, isilik. Nire gurasoak ere egoten dira batzuetan, lagun bat kartzelan baitaukate. Barreka agertzen da argazkian (preso gehienak bezala). Ezin ulertu nik. “Zergatik dago irribarrez?”, galdetu nien behin. “Askatasuna espero dutelako, ez errukia”, erantzun zidaten. Bitartean, bada nor usteldu kartzelan, nor hil errepideetan, nor galdu erbestean, nor torturatu komisaldegietan… ez dago eskubiderik. Izugarria da hemen gertatzen ari dena. Ez dago injustiziarik salatuko ez dudanik. Egiak esango ditut, gitarra kentzen ez badidate. Kenduko didate gitarra baina ez plaza. Kenduko didate plaza, baina ez ahotsa. Eta ahotsa kentzen badidate, beste eztarri batek kantatuko du egia…

Zer da ba maitasuna?
_Miren Agur Meabe_