Pankartak

Ostiralero biltzen dira pankartadunak, plazan, isilik. Nire gurasoak ere egoten dira batzuetan, lagun bat kartzelan baitaukate. Barreka agertzen da argazkian (preso gehienak bezala). Ezin ulertu nik. “Zergatik dago irribarrez?”, galdetu nien behin. “Askatasuna espero dutelako, ez errukia”, erantzun zidaten. Bitartean, bada nor usteldu kartzelan, nor hil errepideetan, nor galdu erbestean, nor torturatu komisaldegietan… ez dago eskubiderik. Izugarria da hemen gertatzen ari dena. Ez dago injustiziarik salatuko ez dudanik. Egiak esango ditut, gitarra kentzen ez badidate. Kenduko didate gitarra baina ez plaza. Kenduko didate plaza, baina ez ahotsa. Eta ahotsa kentzen badidate, beste eztarri batek kantatuko du egia…

Zer da ba maitasuna?
_Miren Agur Meabe_
 

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat