Bi(lu)zi
...hiltzen goaz.
Biluzik agertu ginen bizitzan.
Ez, barkatu, bizirik. Beno, eta biluzik ere bai. Baina, lehenengo arnasarekin
batera estali gintuzten; hoztu ez gintezen edo.
Ordutik, norbere intimitatean
baino ez gara larrugorritu; hondartzako txikitako erakustaldiak kenduta, noski.
Non dago, baina, eten-puntua? Noiz gainditzen dugu hondartzan ipurdia agerian
arduragabe ibiltzeko adina? Non hasten da lotsa eta non galtzen da askatasuna?
Ez baita zentzuzkoa gure gorputzaz lotsatzea.
Eta errespetua? Larruak azalari
edo azalak larruari? Larruazala bai, baina titiak ez, eta, alua: aberrazioa.
Errespetu falta zakilak galtzontziloei edo bainujantziek geure buruei? Ezkuta
zaitez zatar hori!
N.e