Kale argiak gure auzoan horixkak ziren gaztetan
Eskolako lagun batekin egin dut topo iluntzean. Urteak igaro dira elkar ikusi gabe. Ez dut erraz ezagutu kale argiak ozta-ozta piztuak zirela. Parking zaharreko azken bonbila beilegiaren azpiko itzalen artean diosal egin eta elkarri ezer gutxi esanda urrundu naiz.
Etxean argazki bilduma analogiko bat bilatu dut oroitzapenak buruan bueltaka nituela. Zabaldu eta gaztetako argazki batek dio galde ondokoari:
- Noiz horitu zitzaigun oraina?
Nostalgiaz gorde dut ohe azpian.
.Kontuke