Itoginak ditu zure neguak


Ateri denean ere,
itoginak ditu zure neguak.
Estoldetan trabatutako
udazkeneko hosto eroriak,
uraren jario askea oztopatzen
nork erretiratuko zain.

Ateri denean ere,
itoginak ditu zure neguak.
Betzuloetan trabatutako
esna pasatako gauak,
negarren isuri askea oztopatzen
nork besarkatuko zain.



.Kontuke


Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat