Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2019

Ezinegonaren noraeza

Pendulu baten balantza
etengabea
oreka puntua pasatuz
behin eta berriz.

Iparrik gabeko orratza
geldiezina
edozein puntutara seinalatuz
une oro.

Neronen bizitza
egunerokoa
neure tokia bilatuz
beti.

.Kontuke

Inoiz iratzarriko naiz


Imajinatzen dut goiz bat 
non zure bizkar biluziari begira esnatzen naizen.

Laztanez josten dut orduan goiza, 
eta zure loak 
isilean hitz egitera gonbidatzen nau.

Marrazten dizut bizkarra egunon esanez.
 Nire ermamien balantzan iratzarri zara. 
Konturatu gaberik
jarraitzen dut isilean idazten. 
Muxu gozoak tarteko.

  Egunsentiko azken ametsak
esaldi bat utzi dit zuretzat. 
Bizkarrera kontatuko dizut
aurpegira esateko adorerik ez dudan hori:

'Gauak zutaz hitz egin dit...'

Irribarre zintzo batek ihes egin dizula somatu dut. 
Asmatzaile fina zara.

'...kemena emanez
ausart nadin esatera:

Maite zaitut.'

                                                             .Kontuke