Inoiz iratzarriko naiz
Imajinatzen dut goiz bat
non zure bizkar biluziari begira esnatzen naizen.
Laztanez josten dut orduan goiza,
eta zure loak
isilean hitz egitera gonbidatzen nau.
Marrazten dizut bizkarra egunon esanez.
Nire ermamien balantzan iratzarri zara.
Konturatu gaberik
jarraitzen dut isilean idazten.
Muxu gozoak tarteko.
Egunsentiko azken ametsak
esaldi bat utzi dit zuretzat.
Bizkarrera kontatuko dizut
aurpegira esateko adorerik ez dudan hori:
'Gauak zutaz hitz egin dit...'
Irribarre zintzo batek ihes egin dizula somatu dut.
Asmatzaile fina zara.
'...kemena emanez
ausart nadin esatera:
Maite zaitut.'
.Kontuke
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina