Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2012

Kalakan-Kantuz





Ilunetan argia


Neguan zeruaren iluntasunak denboraren etsai bihurtzen ditu gau luzeak. Ilargiak goizak kentzen dizkigu ilunabarrak emateko, eta bat batean izoztu egiten gara. Koloreen bizitasuna berriz sentituko ez dugulakoan uzkurtu egiten gara, eguzkia betirako joan bailitzan bezala.

Hodeiek mendi tontorretan putz egiten dutenean haize elurtua erraietararte sartzen zaigu, itzaltzen gaituelarik. Izarrak hozten direnean amatatzen diren bezala hozten gara gu ere; enarekin hegora ihes egiteko gogoari gogor eutsiz.

Badakigu, ordea, hegan egiterik ez daukagula, eta narras ez bukatzeko barnekoari estuki oratzen diogu. Bizi-gogoz eraikiriko harroinak mantentzen gaitu zutik, harik eta sugar ausart baten edo eguzki izpiren baten begiradak argitasunean bizitzera gonbidatzen gaituen arte.

Arnas batean itotzen diren gauak sortuko dituen sugarra, orduak egunerokotasunetik aterako dituena. Udako koloreak berreskuratu eta neguko itzalak margotzen lagunduko dizun irribarrea, izarrei distira bueltatzen dien horietakoa. Ilargi orduak gozatzera bultzatuko zaituen izpia, ametsen logura koloreztatuz maitatuko zaituena.
Kantuke

Bertso Band


Uztaiak


Arrainen ezkatetako uztaiak neguak sortzen ditu. Arrainak gutxien jaten duten aldia da negua, eta gose garai horrek arrasto ilun bat marrazten du ezkatetan.

Uztai mikroskopikoa da arrainena, ez da itxura batean ikusten, baina hortxe dago. Zauri bat izango balitz bezala. Ondo itxi gabeko zauri bat.

Eta uztaiak arrainetan legez, gertaera latzak geratu egiten dira gure memorian, gure bizitza markatu egiten dute, gure denboraren neurri bihurtu arte. Egun zoriontsuak, aldiz, azkar doaz, azkarregi, eta berehalaxe ahazten zaizkigu.

Arrainetan negua dena, gizakietan galera da. Galerak zehazten du gure garaia.

Galera bakoitza, uztai ilun bat sakonean.

Kirmen Uribe
New York-Bilbao-New York

Zaratak

Pasan los minutos. Pasan las horas. Pasa algún día. Ha leído de todo. Ha hecho de todo. Pero resulta muy difícil escapar al propio silencio. Lo dijo hasta un sabio japonés: puedes escapar al ruido del río y de las hojas al viento, pero el verdadero ruido está dentro de ti.

Mundua begiratzeko leihoak




Bizkaiko bertso finala 2012



Zero


Udarako gau luzeak



Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi 
Zeruko hodei grisen artean 
Argi izpi berriak ikusi 




Ez utzi malkorik ezpainetara iristen 
Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen.




  

Elur artean

Elur artean esnatu ginen neguko zapatu hartan. Bariku arratsaldetik elurrak ez zuen etenik izan eta gure aurpegietan marraztu zen irribarreak elurraren zuritasun guztia har zezakeen bere baitan; gaur marraztuko lukeenaren oso antzekoa. Azken finean ume handiak baino ez gara, eta badaude barruko umetasuna ukitzen duten momentuak.


Kantuke

HAKUNA MATATA


Hakuna Matata vive y deja vivir
Hakuna Matata vive y se feliz

Izarren hautsa


Ezaren gudaz baietza sortuz