Edauzkia


Peru ta Patxi, aita-semeak, Donosti aldera zijoazen. Peruk edauzki (perra) bat ikusi zuen bidean, ta esan zion semeari:
—Patxi; artu zak edauzki ori ta gorde sakelian.
—A ze gauza! Txatar ori gordetzeagatik makurtu? Ez. —Ta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari Patxik.
Aitak, ezer erantzun gabe ta ixil-ixilik makurturik artu ta gorde zuen edauzkia.
Lenengo eldu ziran erriyan izan zuen edauzkia saltzeko zoria, ta eman zioten diru ordaƱez, gereziak erosi zituen.
Tapa-tapa bazijoazen aurrera. Eguerdi aldia zan, ta eguzkiak gogortxo joten zuen.
—Ez ote degu arkituko iturritxoren bat! — esanaz, estu zijoan Patxi izerdi tantaka, aoa legorturik.
Onelako-batean Peruri erori zitzaion sakeletik (bere naiz) geresi ale bat. Patxik artu zuen beriala, baita aora sartu ere gogoz. Geroxiago bota
zuen aitak beste bat; semiak artu ta jan. Orrela, batak bota ta bestiak artu, jarraitu zioten gereziak aitu arte.
Azkenengoa jan ondoren, aitak esan zion semeari: —Bein makurtu baintzan edauzkia jasotzeko, ez ukan eun aldiz makurtu bearrik gereziak artzeko.

Neke txikia eraman nai ez duenak, ondoren ditu neke aundi ta lanak.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat