Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2013

Geruza



Iragana oso da material sentibera, eta memoriaren geruzaren bati sakatu orduko, oroitzapen gatazkatsuenen mindura sentitzen/entzuten dugu. Hemerotekek eta memorandumek asko laguntzen dute gertatu zena osatzen, baina hotzak dira, ez dute bihotzik. Ez dakite memoriak dakiena, ez dute gaitasunik oroimenaren arrakaletan gelditu zen oinazea kontatzeko: nork bere memoriatik espresatzen du mina. Baina nor adina memoria baitaude, bake benetakoa lortuko bada beharrezkoa izango da minimoetatik abiatuta gehienok elkartuko gaituen maximoa lortzen saiatzea.

[...]

Ez, ez dago kontakizunik guztiz eta guztietan guztionik.

Anjel Lertxundi

Biluzteko orduan



Ohe bazterrean besarkatu ginenean
maitasun poema bat eskatu zidan.
Izterrak ene giltzurrinen inguruan estutu zituenean
maitasun poema bat eskatu zidan,
berriro.
Zer egin? Poeta ofizioa ez da erreza,
Rainer Maria Rilke
poesia odolezko izerdia dela
esaten zuen.
Zertarako ekarri izua eta ikara
izara artera…
Larruak ematen duenarekin aski da, 
eta dena dela larrua jotzeko ez da derrigorrez giro hain
poetikorik behar.
Biluzten bagara errazagoa da.

J.Sarrionandia

Bertso Eguna 2013 Donostia


Pailazo- Gatibu



Ez dago dirurik barrea ordaintzekorik :)


Ez diren gauzak




Litezkeen gauzarik ederrenak
ez dira
mezurik sakonenak
ez dira oraindik esan
herrialde gehienak
herrialde ezezagunak dira
ez den zenbat gauza 
ez den zenbat jende den munduan

ez den herrialdean sortu ginen
eta geu ere, esan gabe doa, 
ez garena gara

dena gabezia, dena atzetasuna,
dena bitartea, dena hutsaldia,
dena aldartea, dena lekutasuna


eta egiteko gehienak egiteke ditugu
poemarik behinenak izkiriatzeke daude
ez diren gauzak ere badira
bizitza, ez diren gauzez osatzen delako.

J.Sarrionandia

Torturatzailearen mugak



Ezin du jakin torturatzaileak zein unetik desegin duen torturatuaren nortasuna; pertsona izan behar horretaz ohartzeko, eta torturatuak baino askoz lehenago utzi zion pertsona izateari torturatzaileak: bere burua inor torturatzeko gai ikusi zuen lehen unetik beretik.

Nafar Periferiatik: 
Bixente Serrano Izko

Soineko hotzak


Hotza da negua eta elurra bezain hotza gure gizartea ere. Ezarritakoaren arabera bizi gara, estalita, naturaltasunetik urrun, mugatuak, hoztuak...

Jantziak jarri izan dizkigute bata bestearen gainean hotz hori sentituko ez genuelakoan edo. Baina eskaini diguten berotasuna fikziozkoa izan da. Gure ipuina, aldiz, fikzioa baino errealitatea da.

Ez dugu soinekorik behar, ez inposaturiko kolorekorik behintzat. Gizarte bero bat baino ez, gu geu izatea ahalbidetuko diguna, naturala.

Biluzteko aukera, askatzekoa.


Kantuke