Ez diren gauzak
Litezkeen gauzarik ederrenak
ez dira
mezurik sakonenak
ez dira oraindik esan
herrialde gehienak
herrialde ezezagunak dira
ez den zenbat gauza
ez den zenbat jende den munduan
ez den herrialdean sortu ginen
eta geu ere, esan gabe doa,
ez garena gara
dena gabezia, dena atzetasuna,
dena bitartea, dena hutsaldia,
dena aldartea, dena lekutasuna
eta egiteko gehienak egiteke ditugu
poemarik behinenak izkiriatzeke daude
ez diren gauzak ere badira
bizitza, ez diren gauzez osatzen delako.
J.Sarrionandia
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina