Biluzteko orduan



Ohe bazterrean besarkatu ginenean
maitasun poema bat eskatu zidan.
Izterrak ene giltzurrinen inguruan estutu zituenean
maitasun poema bat eskatu zidan,
berriro.
Zer egin? Poeta ofizioa ez da erreza,
Rainer Maria Rilke
poesia odolezko izerdia dela
esaten zuen.
Zertarako ekarri izua eta ikara
izara artera…
Larruak ematen duenarekin aski da, 
eta dena dela larrua jotzeko ez da derrigorrez giro hain
poetikorik behar.
Biluzten bagara errazagoa da.

J.Sarrionandia

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat