Esku bik elkar hartu dute
elkar laztandu dute
kristalaren alde bietan.
Begi gazien dardara,
irribarre gozoaren zirrara,
sahietsartean eztanda
eta eskuen laztana
kristalaren alde bietan.
Doinua: Xarmengarria zira “Mila kilo zorion dizugu eskaintzen, beste urte berri bat duzulako hasten. Baietz asmatu zenbat dituzun betetzen, zergatik ez ditugu txaloka kontatzen?” I Bat, bi, hiru, lau, bost, sei... Umeak ginela, paradoxa goxo bat ez al zen pastela? Putz egiten genuen kandelaz kandela, ametsak pizten ari bagina bezela. II Bostekin sei kandela desio ditugu, ta hemeretzirekin hogeiren aiduru. Baina adin batetik gorantza seguru, beti bat gutxiago nahi izaten dugu. III Bizikletak, panpinak, jostailuzko trenak... Lehen ilusioz hartzen genituen denak. Orain ostera dira opari onenak, paperarekin batu ezin daitezkeenak. IV Bi ta bi, hogeita bi urte betetzean, telefonoak jotzen zuen bakoitzean, dardara bat sentitzen nuen bihotzean, norbait nitaz oroitu zela pentsatzean. V Zorionak, muxuak, ta mezu andana, gutxik zuzentzen ditu ondokoengana. Jaio...
Gure hizkuntza mugatuaren hiztegian munduko gizaki bakoitza definituko zuen izenondorik ez zegoela pentsatu genuen. Bagenekien txikitan erabiltzen genituen polita, alaia, barregarria eta abar bezalakoek ez zutela balio etorkizunean. Eta baita berezia, ederra, ezohikoa... modukoen balorea ere galduz zihoala. Ez ginen konturatu, ordea, ez zirela izenondoak balorea galtzen hasiak zirenak, ezta izenak ere. Gu ginen haien balorea ahaztuz gindoazenak. Edozelan, edonoiz eta edozertarako erabiltzen genituelako. Horregatik benetan behar genituenean ez zuten esanahi bera. Gezurra. Ez genituen zuten esanahiarekin ulertzen, guk geneukalako haien interpretazio balorea galduta. Urteetan zehar edozelan, edonoiz eta edozertarako erabiltzearren. Harrezkero izenondo perfektuaren bila utzi gintuzten, baina perfektua ere ez zen bilatzen genbiltzan izenondoa. Uste genuen bi pertsona ezin zirela berdin deskribatu, orduan pertsona bakarra izango zirelako. Uste izan genuen ere...
Udazkenaren lehen negarrak beirazko argi zirrikituaren kontra jotzen entzun nituenean malkoei begira gelditu nintzen. Ur gaziz beteriko hodeiak bata bestearen atzetik zihoazen korrika. Mendi tontorrak ostenduz, zeru urdina estaliz; baina askorik ilundu gabe, eguzkia ez dagoelako itzaltzerik. Bizkarra ematen diogunean baino ez da desagertzen, itzalak sortuz edo ilargiari lekua utziz. Udazken negartiak larre horiak orlegiz margotu zituela ere konturatu nintzen, nahiz eta zenbait zuhaitz larrugorritu. Eta basatzak bisitatzen zituen uretan itotako lur zatiak. Guztiaren gainetik, aldiz, irribar txikien katiuskak ikusten ziren putzuetan saltoka, edozein negar malkori esanez dagoeneko ur nahikoa zegoela. Bustitzen garenean sikatzeko aukera dugula, eta ardurak euri tantak bezain ugariak direnez ez dagoela gehiagoren beharrik. Jantzi katiuskak eta egin salto! Kantuke
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina