EZ DA URA ITURRIRA ITZULTZEN…


Adio nire baieztapen erabatekoei. Orain dena da galdera. Zenbat irauten du maitasunak? Zerk ezartzen du amodioaren iraungitze-data? Edozein amodiok amaigabetasuna du amets? Ikusten ditut nire inguruan bikote asko, hain bat eginak, doministiku ere batera egiten baitute. Horregatik, ito ere batera itotzen dira. Nire gurasoak, esaterako, etxeko pasilloan gurutzatzen dira bi itsasontzi aspertuen antzeko, elkarri diosal egin gortesiaz, eta ezer gutxi gehiago- aldi berean bukatu ote zitzaien erregaia? Ohitura bihurtu zaie harremana, arau bakarreko jolasa: ”maite banauzu, zainduko nauzu”. Antzezlan bati iraunarazten diote, jadanik sinesten ez dituzten pertsonaiei bizia emanez. Eta nik zer, tinko eutsiko al diot neureari? Beti maitatuko al dut Berezi? Orain baiezkoan nago. Auskalo. Maitasun-kontuetan, uneak agintzen du; une bakoitza unea. 

Zer da, ba, maitasuna ?
Miren Agur Meabe

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat