Izan ez arren gaur.

Alaitasunez mozkor zihoazen arimak
bart gaueko erromerian;
eromenez mozkor bihotzak
maitasuna agerian.

Desioz mozkor zihoazen sentimenduak
jakin gabe nora;
musikaz mozkor gorputzak
dantzaren erritmora.

Arrazoia galdu genuen
gauaren harian;
lotsa galdu genuen
egunsentiaren atarian.

Damuak izartu nau burukomin artean.
Belarrira esan dit:
'Errua ez zen izan alkoholarena.'

Kantuke

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat