Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: 2013
Eskuara, Eskuera, Euzkera, Euskara,Euskera...
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Ezkutuan ikasia.
Ezkutuan mintzatua,
zigorraren arriskuan.
Ezkutuan iraunarazia.
Ezkutuan maitatua,
debekuaren amorruan.
Arbasoek babestu ninduten
arorik zailenetan.
Inongo errukirik gabe
zapalduak ginen garaietan.
Baina gaurkoek ahazten naute
hitz arrotzen itzaletan.
Nire atzetik kondenarik
ez dakardan honetan.
Zuekin nahiz bizi, ahotsik gabe naiz hil.
Hereneguneko partez_
Kantuke
Xalbador
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
"[...] Edo jendearen haserrea eta txistuak txalo bihurtarazi zituen hura? Zer dela eta ardaila eta istilu hura Anoetako frontoian? Batetik, Xalbadorren euskara arrotz samarra eta ulertzeko hemengoena baino zailagoa gertatzen zen; bestetik, Lazkao-Txikiren aldeko jende asko etorri zen, batez ere Goierritik. Txapelaren bila Uztapiderekin neurtzeko epaimahaiak Xalbador aukeratu zuenean sortu zen iskanbila. Edozer gerta zitekeen une larri hartan. Bertsolariak erabat zapuzturik etxera alde egin zezakeen edo beroturik sekulakoak esaten hasi. Baina Xalbadorren apaltasunak eta sentiberatasunak jendea isiltzea eta txaloka hastea lortu zuen."
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustura nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez nik, ...
"Jendearen txaloek bertsoa ezin bukaturik utzi zuten Xalbador. Txaloak isildu zirenean amaitu ahal izan zuen bere bertsoa, negar malkotan."
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik,
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet orainik!
"[...]Uztapidek jantzi zuen txapela, naiz eta Xalbadorrek irabazi bertsozaleen bihotza betiko."
EZ DA URA ITURRIRA ITZULTZEN…
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Adio
nire baieztapen erabatekoei. Orain dena da galdera. Zenbat irauten du
maitasunak? Zerk ezartzen du amodioaren iraungitze-data? Edozein amodiok
amaigabetasuna du amets? Ikusten ditut nire inguruan bikote asko, hain bat
eginak, doministiku ere batera egiten baitute. Horregatik, ito ere batera
itotzen dira. Nire gurasoak, esaterako, etxeko pasilloan gurutzatzen dira bi
itsasontzi aspertuen antzeko, elkarri diosal egin gortesiaz, eta ezer gutxi
gehiago- aldi berean bukatu ote zitzaien erregaia? Ohitura bihurtu zaie
harremana, arau bakarreko jolasa: ”maite banauzu, zainduko nauzu”. Antzezlan
bati iraunarazten diote, jadanik sinesten ez dituzten pertsonaiei bizia emanez.
Eta nik zer, tinko eutsiko al diot neureari? Beti maitatuko al dut Berezi?
Orain baiezkoan nago. Auskalo. Maitasun-kontuetan, uneak agintzen du; une
bakoitza unea.
Zer da, ba, maitasuna ?
Miren Agur Meabe
_Banintz, nintzateke_
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Doinua: ETA-ren su etenetik
Gaztetatik berezia
bereziegi baliteke,
nire lekua aurkitzeko
hamaika apuru ta neke.
Ez dut ukatzen agian
nire erruz izan daiteke,
besteek gustuko dutenak
inoiz ez bainau ni bete.
Baina nik neu izan nahi dut
nahiz ta ez atera merke,
ez dudalako bizi nahi
inguruko denen menpe,
besteek nahi dutena banintz
hiltzen joango nintzateke.
Iker Elortegi
Ahantzi (Gospel)
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Gauak ekartzen dizkit
nik egindako gaitz guztiak,
nik egindako gaitz guztiak.
Amaren besoetatik lapurtu
ninduten
nire anaia hiltzeko, herriak
erretzeko.
Ahantzi, ahantzi, ahantzi.
Gauak ekartzen dizkit
nik egindako gaitz guztiak,
nik egindako gaitz guztiak.
Arma eskuan josi zidaten:
gezurra da nire barrea,
izuak jan dit barnea.
Ahantzi, ahantzi, ahantzi.
Bakea, deitzen dizut isilik,
baina zu ezin etorri. Zergatik?
Lurpean zaudetenok, ahantzi!
lur gainean gaudenok, ahantzi!
Ahantzi,
ahantzi, ahantzi.
"Zer da ba, maitasuna?"
Miren Agur Meabe
Hutsa
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Udazkenak ekarri duen errutinaren monotonian.
Hotza erraietatik sartzen den gau parteetan.
Kafe hondar eta tabako usainarekin elkar banatutako
arrats beheretan.
Zu alboan ez zaitudanean.
Esku hotzak, sudurra hotz, barren beroa.
Ilargiak izarrak piztu eta Eguzkia itzaltzean.
Urrun zauden egun labur- luzeetan.
Etxean berotasuna bilatzera bultzatzen nauten momentu
apalgarrietan.
Zutaz gogoratzen naizen bakoitzean.
Isiltasunean hitzak falta zaizkit hutsak betetzeko.
Kantuke