Famili bat!
Txikitan gurasoen
eskutik goaz eskolara. Haiek eskolaratzen gaituzte, han edo hemen, eta zu,
erabaki bat zer den ere jakin gabe, bertaratzen zara. Ezezagunen artean tokia
hartzen zoaz, gaur betikotzat dituzun lagun haiek eginez. Hala hazten gara;
eskolara hasiz eta heziz. Hazte-hezte horretan zehar hezkuntzak markatzen digu
bidea, haurtzarotik nerabezarora. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren
hezkuntza… eta gure txikitako lagunak. Harik eta, bat-batean, erabaki bat zer
den ez zekien haur horri, bere etorkizuna bideratzea dagokion arte. Dona dona…
…tuntuna. Zalantzati
ni. Etorkizuna ene eskuetan sentitzen zuen kontzientzia inuzentea. Eibarrera
bidean. ‘Gazte nora hoa?’ ‘Ikastera?, zihoen arrazoiak. ‘Apustu egitera’
barrenetik bigarren ahots batek. Erabakiak hartzean asmatu izanaren alde egiten
baita apustu.
Aro berri bat hasi
genuen orduan, gogotsu eta lotsati. 2012-2016. Gaur, irailak 25 dituen honetan,
eten egiten zait hitz jarioa. Hainbeste dira bizitakoak, uneak, momentuak,
urteak, hitz bihurtzeko irrikan pilatzen zaizkidanak, ezen ezin konta
ditzakedala guztiak, gogoratu baino. Negar artean pasatzen ditut irudiak. Lehen
egunekoak, bigarrenekoak, bidaietakoak, parrandetakoak, ostekoak, egunerokoak,
lekuz kanpokoak, ezabatu behar zirenak, laukian sartzekoak, joandakoak,
etorritakoak, abestiak, idatziak… negarrak, barreak, algarak.
Hitz jarioa eteten
zait ezin dizuedalako eskertu eman didazuen guztia. Lau urte hauetan izan dudan
bizia. Zuei dizuedalako zor nire liburuko kapitulurik zoragarriena, eta zuei
baino ezin dizuet esan faltan zenbat botako zaituztedan. Zuei baino ezin dizuet
aitortu hau itzela izan dela. Gainontzekoek ez bainaute ulertzen, ez bainaute
ulertuko. Edonork ez duelako zuekin guztiekin elkarrekin topo egiteko aukera,
elkarrekin izartu eta oheratzekoa, eta hori ezin azal daiteke.
Saiakera horretan batek
dio ‘Los vacÃos creados por buenos
momentos solo pueden llenarse descubriendo algo mejor. Y solo os puedo decir
que este vacÃo que se me queda no voy a poder llenarlo, porque no hay nada
mejor que vosotros.’, eta hala da bai.
Baina zuek ni bete nauzue eta horrek izanean dirau. Beste batek aitortzen du
pozik dagoela izan duen zorteaz, gu ezagutzeaz, zuek ezagutzeaz. Ordea, triste
sentitzen dela gure neurriko inor aurkituko ez duela pentsatzen duenean. Hori
irakurtzean norberak sentitzen duena deskriba ezina da. Deskriba ezina delako
norbera, deskriba ezinak zuek. Unibertsitatean 40 lagun egin ditudalako
gainontzekoek 4 egiten dituzten bitartean. Guztiok garenaren ateak zabaltzeko
aukera izan dugulako. Zabalik gelditzen da orain ixten den aro hau, nahi
duzuenean berriz elkartzeko.
Egin nuen apustu hura
duda izpirik gabe irabazi dut, soilik, zuek ere aldeko apustua egin zenutelako.
…tuntuna pentsatzea etorkizuna zela eskuetan nuena, izatez, eskuetan neukana,
oraina zenean. Benetan aprobetxatu dudana, inoiz ahaztuko ez dudan iragan hau
sortzeko. Geroa beti baita etorkizun, baina gaur zure ekintzetan dago giltza
lagun.
Bihotzez plazer bat
izan da familia. Nahi duzuen arte.
“Gerora ere batera
dantzatzeko, lehen egunean esan genion elkarri: Urte askotarako!”
Kantuke
