Berriz zu

Jakizu bai, oraindik ere, oraindik faltan botatzen zaitudala. Lehiotik euria jausten ikustean, zurea bezalako autoekin gurutzatzean, zure zaletasunekin topo egitean, lur arrotz haietako hizkera entzutean, eta, batik bat, jaustean. Ni neu nire pentsamenduen sakontasunean jaustean.

Nolabait, labankadak alde batera uztean, besarkada ezekin batera, besarkadek ihes egin baitute. Antza haietan zegoen, luzera sufriarazten ninduen arren, unean indarra ematen zidan sentimendu gazi-gozoa. Hargaitik zaitut gaur ere faltan botatzen, faltan botatze nahi ez izate honetan.

Jausi eta nahigabean datorkit iragana gogora. Denboraren lasterketan orainak baino arinago korrika egingo balu bezala hartzen du etorkizuna. Orduan saiatzen naiz geroa lausotzen, burua astinduz. Iraganik izan ez bagenu bezala, guztia instant batean ahazteko. Izatez, gogoratzeko gogorik ez dudalako, gainditzeko baino.

Orduan, besarkada ezetatik lortzen dut indarra, zugana ez jotzeko indarra; hitz hutsal hutsetatik, eman gabeko musuetatik eta saihestutako begiradetatik. Finean, txortan egin eta gero gelditzen zitzaidan hutsunetik.

Kantuke

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat