Atzerritik 1.0
Bagindoazen bizi berri bat hastera. Nora eta atzerrira.
Badakizu, ingelera hobetzeko eta curriculuma loditzeko aitzakiarekin; finean
bizi berri bat bizitzera. Arrotz zaigun hortaz gozatzera. Pausu ziurrez
gindoazen gu, nahiz bat edo beste urduritzen saiatu,otsoak gurean ere egon
badaude, eta ez diegu hainbeste erreparatzen.
Bakardadea gogora dela, hizkuntza ez menperatzea ez dela
erraza, janaria ez dela etxekoa bezalakoa, eguzkia ikusi ere ez dugula egingo,
hiria ez dela herria… Baina garagardoa badago ez? Ba tira, lagunak ere egongo
dira hor nonbait. Denborak aurrera besterik ez du egiten. Gabonetarako bueltan
gara, besarkadak emateko, bizipenak kontatzeko… Eta hala hasi genuen bidea,
atzera begiratu barik, aurrera baitoa denbora beti…
Arinago, edo noizbehinka, astiroago ere. Batez ere osasuna
denean tarteko. Hortaz ez baitago inor salbu. Ez atzerrian ez etxean ere.
Orduan bai, orduan bakardadea gogorra da, hotza, Hizkuntza ulergaitza arrotza,
eta faltan ditut familia, lagunak eta maite ditudanen ahotsak. Baina pauso
ziurrez ekin genuen bidea, eta hala behar jarrai. Nahiz hasiera izan ez den
aproposa badut zeinek berpiztu poza. Hezi gintuzten eta haiek emango dute gugan
bihotza.
Kantuke