Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2012

Bakardadea


Etorkizuna


Gela iluna, beltza
bi ate, milaka dirudite
bide bakarra, aukera anitz
denbora astiro doa
astiro-astiro

Segundu bat, minutu bat,
ordu bat, egun bat,
gaua, gaua da jada
ametsa, errealitatea, ametsa
zalantza, erabakia , zalantza

eguna, eguna da
ez du argitzen 
erlojuak diolako da eguna
esna zaude, itxaroten
noiz ateak bakarrik irekiko
baina denbora aurrera doa
aurrera-aurrera

ordua da, heldu da, aukera
bakarra, eskuin-ezker, erabakia,
argia,ate irekia, bizitza, 
bizitza, etorkizuna
. ETORKIZUNA

hainbeste arduratzen gaituena
erabaki txikiz eraikia

Kantuke

Makuluak



Zazpi urte geldirik iragan nituen nik , ezin eman pausorik.
Jo sendagilearengana hark berehala galdetu zidan: “zertarako makuluak?” 
nik erantzun :” elbarria naiz”
“Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak : “saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak, tramankulu hauek dira zure traba nagusia”
“Ausartu zaite , saia ibiltzen , narras zaite lau hankatan”
Munstro bat zirudien barrezka ozen , krudel , bi makuluak hartzen 
nire bizkarraren kontra pausutzeaz batera , morroiak barreari ezin eutsiz bota zituen sutara
Orain banabil , orain badakit , orain sendatuta nago ; barre algara akuilu batek osatu ninduelako
zenbaitetan bakarrik, makilak ikustean , ordu batzuz soilik motelago nabil
baina ibili banabil orain banabil


L'equip petit


Badira hiru aste



Irudimenean errealitatea

Izutu egin nintzen egun hartan. Ez nekien ziur zerk izutzen ninduen, baina zerbait lekuz kanpo zegoela zirudien. Ezerk gutxik larritzen ninduela jakitean konturatu nintzen horretaz.

Zerbaiten berri ematen zidatenean txundituaren plantak egiten nituen, nire erreakzio faltaz konturatuko ez zirelakoan. Ez nekien kontatzen zidatena behin baino gehiagotan gertatu izan bazen edo gaua sartzean irudiz beteriko ene ametsetan ikusi nuen. Irudimena eta errealitatea nahasten nituen, nahi gabe.

Ez nekien zer zen baina arraroa zela argi dago. Hasiera batean alkohola hartu nuen erruduntzat, beranduago arreta falta eta interes eza, baina azkenean, hori baino gehiago zela ere iruditu zitzaidan. Zer ordea?

Iñurri bat baino txikiagoak gara gu mundu deitzen diogun honetan. Nola izango nintzen ba gai zer hori aurkitzeko askotan nor nintzen ere ez banekien? Bai, lotura bat izan zezakeela otu zitzaidan: arreta falta memoria faltarekin, iragana etorkizunarekin, irudimena errealitatearekin... Mila lotura hauen atzean zer zegoen aurkitzea, ordea, ez zen bilatzearen kontua.

Denborak arrazoi gordeak erakutsiko zizkidala erabaki nuen. Baina denbora bukaezina da eta arrazoiek bizitza osoa ezkutuan iragan dezakete. Azkenean, gizakiak urte pare bat baino ez dirau bizirik.


Kantuke

Egia, armairu hau zuria zen.



Antzekoa gertatzen da armairu zahar bat margotzen duzunean. Pentsa armairuari pintura zaharraren gainetik beste bat jartzen diozula. Zuriaren gainetik marroia. Handik gutxira pentsatzen duzu armairu hori beti izan dela marroia. Ahaztu egiten duzu noizbait zuria izan zela. Baina denboraren ondorioz, hezetasunak, beroak, hotzak, ukituek pairatzen dute armairua, eta horien ondorioz gaineko geruzaren zati bat jausten zaio. Pintura zatitxoak jausi eta marroiaren azpian armairuak azal zuria duela ikusten duzu. Lehenengo unean harritu egiten zara, baina gero esaten duzu, arrazoia, egia da, armairu hau zuria zen. Horrela gertatzen zaigu guri ere. Eten gabe ari gara geure burua margotzen, gertakari baten gainean beste bat jartzen, hondoan dagoena ahaztuz edo ahaztu dugula pentsatuz. Baina egun batean kolpea hartzen dugu, eta armairuari bezala, geruza zatitxoak jausten zaizkigu lurrera, eta agerian geratzen zaizkigu beste geruza batzuk, jatorrizkoak. Eta orduan esaten dugu, bai, egia, armairu hau zuria zen.



Eta esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana. Eskerrik asko guztiagaitik asko maite zaitut ama :)

Ezkutuko maitea


Neuk ere izan nuen ezkutuko maite bat
zazpi edo zortzi urte nituela.
Berak ez zekien ezer.
Ez nion inoiz ezer esan.
Irribarre bat zen harekin zubi bakarra.

Duela gutxi amets egin nuen berarekin.
Girnaldak, zaldi urdinen urrezko iduneria.
Bazterrera eraman eta itaundu zidan:
«Ondo ibili haiz munduan barrena?
Zorterik izan duk?».
Ezetz esan niola uste dut.
Eta abismora erori baino lehen esan zidan:
«Beti jakin dut maite nauzula».

Ez dakit atzera itzultzea zilegi zaigun,
albo batera lagatako bidegurutzeak
berriz aukeratzeko modurik badugun.
Baina egia da lantzean behin
iraganean sentitutakoa egiazko bilakatzen dela,
amiñi batean bada ere.

Ametsetik astebetera
elkarrekin topo egin genuen kalean.
Girnaldak, zaldi urdinen urrezko iduneria.
Ez zuen elkarrizketak
ametsaren antzik izan.

Hainbat urte lehenago bezala,
irribarre bat gorabehera,
ez nion ezer esan.

Kirmen Uribe

Kaligrafia


Ez nekien zergatik, baina idazten hasi behar nintzen, ahalik eta azkarren, hitzak ahaztu baino lehen. Idazten edo zirriborroak egiten, nork daki. Paperean umeek egiten dituzten marrazki traketsak  irudikatzen.

Bai, egin barre. Umeen modukoak. Umeek ez al dute ba ondo marrazten?




Buelta erdi ematen duzunerako ume batek bere burutik pasa den guztia marraztu du. Agian bere bizitza osoa kontatu dizu: bere arazoak, bere beldurrak, lotsak, nahiak, ametsak.. eta zu ez zara ezta konturatu; helduegia zara horretarako. Helduek gure hizkuntza baino ez dugu ulertzen. Hain gara konplexuak, ezen ume batek egin lezakeen marrazkirik sinpleena ere ez baikenuke ulertuko. Hori inteligentzia gurea!

Ilargira hel gaitezke ingeniariek marrazki konplexuen bidez diseinatzen duten espaziontzian, eta heldu orduko ere ez ginateke konturatuko umea aspaldi iritsi zela ilargira. Amestea besterik ez du behar, begiak itxi beharrik ere ez du. Ondoko larrean botata dagoen zuhaitz makila eta bizikletako kaskoa hartu eta segundo gutxitan heltzen da satelite horretara eta helduok zapaldu ez ditugun beste hainbat tokitara. Gu, ordea, gure azkartasuna dela eta, oraindik zelan, zertarako eta zergatik guztien erantzunak bilatzen gaude.



Pena bat da umeak horren arin haztea. Haien izena idazten ikasten dutenean, eta marraztetik margotzera pasatzen direnean, orduantxe sartzen dira errealitatearen helduaroan. Kolore beltza Olentzeroren txapeletik atera ezin denean, eta marra urdin txikiena ere ezin denean fraken tolesturetatik kanpo egon. Ez al ditu Olentzeroren frakak firuak solte?




Eskerrak ume horrek bere izena baino ez dakiela idazten, bere abizena idazten irakasten diotenean ez baita Olentzeroren irudirik margotzen egongo.

Kantuke

El mundo


Un hombre del pueblo de NeguĂĄ, en la costa de Colombia, pudo subir al alto cielo.
A la vuelta, contĂł. Dijo que habĂ­a contemplado, desde allĂĄ arriba, la vida humana. Y dijo que somos un mar de fueguitos.

- El mundo es eso- revelĂł-. Un montĂłn de gente, un mar de fueguitos.

Cada persona brilla con luz propia entre todas las demĂĄs. No hay dos fuegos iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento, y gente de fuego loco, que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman; pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca, se enciende.

Eduardo Galeano

Nahi duzun hori


Minutu iheskorrak



Minutu iheskorrak maite izaten ditugu, azkar igarotzen direnak. Haien atzetik korrika hasi eta harrapatu nahi genituzkeen horiek. Baina, eskua luzatzerako ordu luzeak pasa dira minutu haietatik, eta konturatzen gara gelako erlojuaren orratzei ezkerrerantz bira pare bat ematearekin ez dela nahikoa; munduak erritmo berdinean biraka jarraitzen duela, etengabe, eguzkitik ilargira, udazkenetik udaberrira, behin eta berriz... maite ditugun minutuak atzean utziz. 

Gaur, aldiz, ilargiak esnatu zaitu, edo izar baten distirak, edo gaueroko trenak.... auskalo. Hurbildu, eta belarrira xuxurlatu dizu: "minutuek ez zuten ihes egin, nahi duzun beste aldiz ikusiko dituzu, ametsetan, oroitzapenetan...nahi duzun beste bider." 


Maite duguna baino ez baitugu gogoan izaten.
Kantuke



Urriak 7, 1997






Ez dut gogoan euria ari zuen 
edo eguzki izpiek itzartu ninduten,
hotza ala beroa egiten zuen,
gaua ala eguna zen...
Ezin naiz gogoratu 3 urte baino ez nituelako.
Etxean esan didatelako dakit adin hori nuela,
horretaz ere ezin bainaiz gogoratu.
Eta agian inbidia apurren bat, edo ez;
neba-arreben kontua, denborak sendatzen duena.


Hitzek deskriba ezin dituzten 15 udazken pasa dira egun hartatik, agian irudiek gogora ekarriko dizkizutenak, baina baita argazkietatik at daudenak. 

Ez larritu, beste hainbeste udaberri ditugu bizitzeke; berbaldi batean laburtu ezingo direnak, asteburu bakoitzeko besarkadetan eta irribarretan islatuak.

Kantuke

Por ser tĂș


Estoy orgulloso de ser, porque es mĂĄs que suficiente para gritar que lo seas.

Gaurko iragana



Beldur naiz.

Iluntasunaren beldur, gauaren beldur.
Gau bakoitzak egun berri bat dakarrelako.
Gau bakoitzak iragana eraikitzen duelako,
atzoko egunak sortuz.

Egun berri bakoitza egun bat gutxiago delako;
eta nik oraingo egunak maite ditudalako.
Ez oraina izango diren gerokoak;
iragana bihurtzen ari diren oraingoak baizik.


Ez, ez gara bizi iraganean.

Baina, bai badago iragan bat;
ahaztu nahi ez duguna;
ahaztu behar ez duguna.
Nor garen irakatsi ziguna,
edo behintzat ahalegindu zena.
Oraina den modukoa izatearen arrazoia.


Kontuke

Beautiful world


Zauden lekuan zaudela, hemen naukazula badakizu laguna.

Irribarre, begiekaz iten da :)



Batek baino gehiauk galdetu dozte irribarrearen berri azken egunotan. Irribarre baten benetako balorea, irribarre faltsua edo zintsoa. Eta ez, ahoaz marrazten diren irribarre guztiak ez dire zertan zintsoak izen behar. Esaten da begiek direla barrenaren ispilu, eta irribarrea hortik dator. Halan ba, ez dazte ahaztuko behin entzundako esaldie. "Irribarre, begiekaz iten da".

Kontuke