Egia, armairu hau zuria zen.
Antzekoa gertatzen da armairu zahar bat margotzen duzunean. Pentsa armairuari pintura zaharraren gainetik beste bat jartzen diozula. Zuriaren gainetik marroia. Handik gutxira pentsatzen duzu armairu hori beti izan dela marroia. Ahaztu egiten duzu noizbait zuria izan zela. Baina denboraren ondorioz, hezetasunak, beroak, hotzak, ukituek pairatzen dute armairua, eta horien ondorioz gaineko geruzaren zati bat jausten zaio. Pintura zatitxoak jausi eta marroiaren azpian armairuak azal zuria duela ikusten duzu. Lehenengo unean harritu egiten zara, baina gero esaten duzu, arrazoia, egia da, armairu hau zuria zen. Horrela gertatzen zaigu guri ere. Eten gabe ari gara geure burua margotzen, gertakari baten gainean beste bat jartzen, hondoan dagoena ahaztuz edo ahaztu dugula pentsatuz. Baina egun batean kolpea hartzen dugu, eta armairuari bezala, geruza zatitxoak jausten zaizkigu lurrera, eta agerian geratzen zaizkigu beste geruza batzuk, jatorrizkoak. Eta orduan esaten dugu, bai, egia, armairu hau zuria zen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina