Minutu iheskorrak



Minutu iheskorrak maite izaten ditugu, azkar igarotzen direnak. Haien atzetik korrika hasi eta harrapatu nahi genituzkeen horiek. Baina, eskua luzatzerako ordu luzeak pasa dira minutu haietatik, eta konturatzen gara gelako erlojuaren orratzei ezkerrerantz bira pare bat ematearekin ez dela nahikoa; munduak erritmo berdinean biraka jarraitzen duela, etengabe, eguzkitik ilargira, udazkenetik udaberrira, behin eta berriz... maite ditugun minutuak atzean utziz. 

Gaur, aldiz, ilargiak esnatu zaitu, edo izar baten distirak, edo gaueroko trenak.... auskalo. Hurbildu, eta belarrira xuxurlatu dizu: "minutuek ez zuten ihes egin, nahi duzun beste aldiz ikusiko dituzu, ametsetan, oroitzapenetan...nahi duzun beste bider." 


Maite duguna baino ez baitugu gogoan izaten.
Kantuke



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mila kilo zorion

Izenondoak

Udazkenaren negarrei irribarre bat