Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2012

Nunca te rindas


Están los que siempre usan
la misma ropa

Están los que llevan amuletos.

Los que hacen promesas.

Los que imploran mirando el cielo.

Los que creen en supersticiones.

Y están los que siguen corriendo

cuando les tiemblan las piernas.

Los que siguen jugando
cuando se acaba el aire.

Los que siguen luchando
cuando todo parece perdido.

Como si cada vez fuera la última vez.

Convencidos de que la vida misma
es un desafío.

Sufren.

Pero no se quejan.

Porque saben que el dolor pasa.

El sudor se seca.

El cansancio termina.

Pero hay algo
que nunca desaparecerá:

La satisfacción de haberlo logrado.

En sus cuerpos

hay la misma cantidad de músculos.

En sus venas corre la misma sangre.

Lo que los hace diferentes
es su espíritu.

La determinación
de alcanzar la cima.

Una cima que no se llega
superando a los demás.

Sino superándose a uno mismo.

Discurso de Steve Jobs


Afrikako Sugea


Utzidazu orain, esnatzerakoan, maite, istorio bat kontatzen. Jolm Henry Patterson ehiztaria Tsavo-ko oihanean zihoala izutu egin zen bat-batean, belarretan, epelean zegoen sugetzar bat ikustean. Laster izuak lilurari utzi zion lekua: sugearen larrua urre zaharraren kolorekoa zen, berde koloreko arrasto distiratsuz zeharkatuta, eguzkipean dirdai eginez. Larru hura etxeratzeko apeta sartu zitzaion.

Tiro egin zion burura, eta asmatu. Larrutu zuen gero labanaz, eta lehortzen utzi orduko samindurik ikusi zuen larrua kolorea galtzen ari zela. Aurki urrea zuria zen, berde distiranta beltz zuhail eta triste bilakatua. Bertan bota zuen bere desioaren hondakina. Maitasuna ere azal desiragarria duen izaki misteriotsua da, liluratu eta izutu, biak egiten gaituena.

Ausartzen bagara, plazera eman eta hartzearen jokoan aurkituko gara: ahoa zabalduz musuari, eskuaren laztanez gorputza iratzarririk, gerriaren besarkadan geureganatzen dugu maitemin hautsez edertutako larrua.

Askotan, ordea, ehiztari bilakatzen gara, eta posesibitatearen bidez pertsona horren berezitasunak haustu egiten ditugu, bere aberastasuna ezabatu monotoniaren kanoiarekin, bere azala geureganatzeko gorde nahian, ezin konturatuz bizitzarik gabe azal horrek ez duela ezer balio, desioaren hondakin hits bihurtua.

Azaroak 24




Azaroak 24, beste urte bete, beste 12 hile, beste 365 egun. Zentzumenek harrapatu dabezan milioi bat segundu txiki gehiago memoriari lana ematen.

Gaur zentzumen horrek piztu nahi dodaz. Egun hau, eta beste asko, oroitzapenen kutxan gorde deizuzen, seigarren zentzumenean.

Horretarako dakartzut txokolatezko tarta, bizitza dasta deizun. Horretarako, adiskidetasunaren kanta, gauero entzun deizun. Baita burdinezko lapikoaren berdetasuna, arnastuz usaintzeko, eta kotxez egiteke dekogun bidaia, paisaiarik ederrena ikusteko. Horretarako  besarkada bat, hurbil naukazule ez ahazteko; ez nagoenean ere banagoelako eta denboraren sugarrak oroitzapenak erreko ez dituelako.

Bost keinu txikiek seigarren opari handiago bat osatzen dutelakoan...

Zorionak eta muxu potolo bat ;)

5 zentzumenekin memoria!

Kantuke

Gozatu!



Heriotza hain dago ziur bere garaipenaz, bizi osoa ematen baitigu, bentaja gisa.

Gozatu!


Itsasoa masailetan


Sentsazio ezohiko bat jabetu da zutaz, duzun bihotz sentibera itolarrian jarriz. Baina zeure iturburu ilunek  ez dute ur jauzirik nahi. Azala malkoen gazitasunak eragiten dituen erreduretatik babestu nahiz, ixten dituzu gogor begiak. Ez dituzu masailak guztien aurrean itsaso bihurtu nahi, eta  tantaz tanta negarra  xurgatzen saiatzen zara. 

Gainontzekoen begiradetatik ihes egin nahian, ur guztia irenstera behartuta sentitzen zara. Ezkutatu beharrak begiak behin eta berriz gogor itxi eta arnasa sakon hartzera bultzatzen zaitu, sabeleko korapiloa estutuz. Eztanda egunerarte etengabe konprimituz.

Barrenak negarrik ezean besarkada bat eskatzen dizu.  Sabelean urak eman dituen birek sortutako korapiloa askatzeko besarkada soil bat besterik ez. Laztan baten berotan lurrunduko dira  irentsitako malko guztiak.


Tamalez, itsaso zabalean uharte bat eraikitzeko gai den sorbalda hori urrun dago orain. Zure ondoan imajinatzen duzu, zuretzat nahi zenuke; itolarrian duzun zati horri esku bat luzatuz, edo biak. Baina urruti dago. 


Eta korapiloak eztanda egiten du.

Burua izara artean murgildu eta eztandaren oihartzuna burkoaren azpian isilarazi nahi izan duzu.

Gaurkoz ilundu du. Biharko eguzkiak berotuko ditu itsasoko urak.


Kantuke

Kantuak memorian

Oroitzapen soil baten indarra, urrunekoa hurbil ikusteko aukera, oroimenaren irudiek dakarten malkoz jositako gaua.

Begiak itxita ezin omen da negarrik egin. Loaren beroak lurruntzen ohi ditu malkoak; inoiz ere ez, ordea, memoria.

Geroak atzean utzitako oraina, oraina izan zen geroa, gaur iragan modura datorkizu gogora. Kanpoan haizea badabil ere, bertan diraute irudiek, prosarik gabeak, baina doinuz beteriko irudiak.



Kantuen mila doinuak, momentu bakoitzak kantu bat duela sinestu nuelako, sinestarazi zenidalako. Kantu bakoitzak esanahi bat duela diot nik, hitzez esan ezin dena, berbaldi batean isildutakoa; nahi duenak, ahal duenak ulertuko duena. Agian mila kantuetatik kanpo ditudan hitz lauak ezagutzen dituenak, zituenak.



Ez negarrik egin, joan zaitez lasai, ikusiko gara, egunero, gertu, nahi beste aldiz, memoriaren oroitzapen bakoitzean.

Baldin banago, ez ahaztu, egin irribarre eta izan zoriontsu.

Kantuke

Ez eman hautatzeko



Ez eman hautatzeko
Itsasoa eta Lehorraren artean.
Gustura bizi naiz itsaslabarrean,
Haizeak mugitzen duen zinta beltz honetan,
Gizandi erratu bati eroritako ile luze honetan.

Itsasoarena maite batez ere bihotza.
Inozoa, haur handi batena bezain.
Orain temoso, orain ezinezko paisaiak
marrazten.
Lehorrarena berriz
esku handi horiek ditut gogokoen.

Ez eman hautatzeko
Itsasoa eta Lehorraren artean.
Badakit hari fin bat dela nire bizilekua,
baina Itsasoarekin bakarrik galduko nintzateke,
Lehorrarekin ito.

Ez eman hautatzeko. Hemen geratuko naiz.
Olatu berde eta mendi urdinen artean.

Kirmen Uribe


Eskuak.Ukabilak


Mezu hilak idazteko eskuak
elkarrekin sentitzeko eskuak
arriskua txalotzeko eskuak
ta mundu hau jorratzeko eskuak.



Aski dela esateko ukabilak

Katamalo- Betazalak erauztean



Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean

Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik

Amak ez daki nor zaren ez zarenean
are gutxiago ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean

Zuri begira daude esamesak
zutaz mintzo dira begiradak
zu izateko suizidatu dira
nortasun agiriak

Baina horrek guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorik ez badago

Soilik begiak itxitakoan
itzultzen zara zeugana
betazalak erauztean

BARRENEAN …



Espazioko objektuekin gertatzen den bezala, maiz izakien bi plano baino ez ditugu ikusten. Ez bi dimentsio dituztelako, gure kokapenagatik baizik. Edo beharbada haien kokapenagatik. Edo bien arteko posizio erlazioagatik.

Arrazoiak arrazoi, ezin dugu hirugarren dimentsio hori ikusi, ez goaz itxuratik harago. Agian askotan zinemako betaurrekoak beharko genituzke, nahiz eta kartoizkoak izan. Gu ere bi plano horien atzean material sentiberaz sortuak baikaude.



Kantuke
Irudia: JO

Isiltzen banaiz



Ez dago miraririk, badakizu
Bizitzea besterik, badakigu


Izenondoak


Gure hizkuntza mugatuaren hiztegian munduko gizaki bakoitza definituko zuen izenondorik ez zegoela pentsatu genuen.


Bagenekien txikitan erabiltzen genituen polita, alaia, barregarria eta abar bezalakoek ez zutela balio etorkizunean. Eta baita berezia, ederra, ezohikoa... modukoen balorea ere galduz zihoala.



Ez ginen konturatu, ordea, ez zirela izenondoak balorea galtzen hasiak zirenak, ezta izenak ere. Gu ginen haien balorea ahaztuz gindoazenak. Edozelan, edonoiz eta edozertarako erabiltzen genituelako. Horregatik benetan behar genituenean ez zuten esanahi bera. Gezurra. Ez genituen zuten esanahiarekin ulertzen, guk geneukalako haien interpretazio balorea galduta. Urteetan zehar edozelan, edonoiz eta edozertarako erabiltzearren.



Harrezkero izenondo perfektuaren bila utzi gintuzten, baina perfektua ere ez zen bilatzen genbiltzan izenondoa. Uste genuen bi pertsona ezin zirela berdin deskribatu, orduan pertsona bakarra izango zirelako.  Uste izan genuen ere pertsona bakarra deskribatzeko mila izenondo jarri ahal genituela. Baina hori ere gezurra zen, izenondoek ilara luzea osatzen dutenean haien artean bata besteari aurka egiten hasten direlako. Eta guztiaren gainetik pentsatu izan genuen badaudela deskriba ezinak diren pertsonak, eta hori ere, ez zen egia.


Egi bakarra zen pertsonek ez dutela deskribapen soil bat; ez dute hiztegiko izenondo bakarra, ez dituzte mila eta baliteke bat ere ez izatea. Baina gutariko bakoitzak dituen deskribapenak zenbatezinak dira; besteon begietara, bizitzetara edo bihotzetara era ezberdinetan sartzen  garelako.
Horregatik ez gara gu izenondoen jabe, ezta besteok epaile, gure eta haien arteko erlazioak mamitzen ditu izenondoak.

Orduan konturatu ginen lengoaiaren mugak hizkuntzarenak baino askoz haratago zeudela, eta hizketaldiak, besarkadak, irribarreak, negarrak,laztanak, begiradak... ere izenondoak zirela, direla eta izaten jarraituko dutela. Hizkuntza edozein izanda ere, nahiz eta hiztegiko izenondoak faltan edo soberan izan, hemen hor eta han, guztientzat daudela izenondoak.




Hitz bakarrez idatzi ezin badaiteke ere, badago zu deskribatzen zaituena, eta ez dizut nik esango, nork daki beharbada izenondoek.


Kantuke

Más que mil pabalabras


Un día comprendí que el silencio vale más que mil palabras!
Un periodista le hizo una entrevista al Dalai Lama, al entrar en la habitación le preguntó:
-¿Qué es lo que más le sorprende de la humanidad? 

A lo que él respondió:

-Que se aburren de ser niños y quieres crecer rápido, para después desear ser niños otra vez. Que desperdician la salud para ganar dinero y luego pierden el dinero para recuperar la salud. Que ansian el futuro y olvidan el presente y así no viven ni el presente ni el futuro. Que viven como si nunca fuesen a morir y mueren como si nunca hubieran vivido…

Quede en silencio un rato y le dije:

-¿Pero cuáles son las lecciones de vida que debemos aprender?

Y con una sonrisa respondió:

-Que no pueden hacer que nadie los ame, sino dejarse amar. Que lo más valioso en la vida no es lo que tenemos, sino a quien tenemos, que una persona rica no es quien tiene más, sino quien menos necesita y que el dinero puede comprar todo menos la felicidad… Que el físico atrae pero la personalidad enamora. Que quien no valora lo que tiene, algún día se lamentará por haberlo perdido, y que quien hace mal algún día recibirá su merecido. Si quieres ser feliz, haz feliz a alguien. Si quieres recibir, da un poco de ti, rodéate de buenas personas y sé una de ellas. Recuerda, a veces quien menos te esperas es quien te hará vivir buenas experiencias! Nunca arruines tu presente por un pasado que no tiene futuro. Una persona fuerte sabe cómo mantener en orden su vida. Aún con lágrimas en los ojos, se arregla para decir con una sonrisa:
“Estoy bien”

Kirmen Uribe



Udazkenaren negarrei irribarre bat

Udazkenaren lehen negarrak beirazko argi zirrikituaren kontra jotzen entzun nituenean malkoei begira gelditu nintzen.

Ur gaziz beteriko hodeiak bata bestearen atzetik zihoazen korrika. Mendi tontorrak ostenduz, zeru urdina estaliz; baina askorik ilundu gabe, eguzkia ez dagoelako itzaltzerik. Bizkarra ematen diogunean baino ez da desagertzen, itzalak sortuz edo ilargiari lekua utziz.

Udazken negartiak larre horiak orlegiz margotu zituela ere konturatu nintzen, nahiz eta zenbait zuhaitz larrugorritu. Eta basatzak bisitatzen zituen uretan itotako lur zatiak.

Guztiaren gainetik, aldiz, irribar txikien katiuskak ikusten ziren putzuetan saltoka, edozein negar malkori esanez dagoeneko ur nahikoa zegoela. Bustitzen garenean sikatzeko aukera dugula, eta ardurak euri tantak bezain ugariak direnez ez dagoela gehiagoren beharrik.

Jantzi katiuskak eta egin salto!
Kantuke